2010 eko ekainean Tolosako udaletxeak antolatutako Tolosa berdez aste kulturalaren baitan, lorategi iragankorren erakusketan, instalakuntzetako baten ideia sortu eta muntaia egin zen.
Bertan gaur egungo gizartearen barnean bizitzan aurrera egiteko bi muturreko aukera islatu nahi izan ziren : Oparotasunaren aldea (haundiena eta landarez beteena) gaur egun gizartearen gehiengoak aukeratzen duen elementu materialez beteriko bizitza mota, eta Xumetasunaren aldea (txiki eta sinpleena) gizartearen beste zati txikiago batek aukeratzen duen bizitza mota izpiritualago eta sinpleagoa islatu nahi lukeena.
Diario Vasco egunkariak bere Tolosaldeko sailean, gertatutakoaren berri eman zuen.